Konponketa lanak amaituta, gaur, irailaren 15ean, zabalduko dutela Astolako igerilekua, adierazi du Abadiñoko kiroldegiaren zuzendaritzak.
Udako ordutegiagaz jardungo dute gaurtik irailaren 30era arte: astelehenetik domekara egongo da igerilekua zabalik; 09:00etatik, 21:00ak arte.
Igerilekuaren sabaiko estaldura askatu eta zati bat jauzi zen orain aste batzuk, eta obretan jardun dute azpiegitura konpontzen. Igerilekua itxita egon den denboran, Elorrioko igerilekuak erabili ahal izan dituzte abadiñarrek.