Motorzaleen bilgune bihurtu zen Abadiñoko Motorshow jaialdia

Anboto 2011ko ira. 15a, 09:23

Abadiñoko Astolan ospatu zuten Motorshow jaialdia motor zaleen bilgune bihurtu zen joan zen domekan

Abadiñoko Astolan ospatu zuten Motorshow jaialdia motor zaleen bilgune bihurtu zen joan zen domekan.

 

Oraintsu sortu duten Fly Group Racing Team taldea jendaurrean aurkezteko ere baliatu zuten eguna. Aurten taldea osatzen duten lau pilotuek motor gainean duten trebezia erakutsi zuten, bertaratu ziren zaleen gozamenerako. Era berean, Herri Torrontegi motor gidari ohia omendu zuten ekimenean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!