Udaleko Berdintasun sailak antolatu, eta bereziki aitei zuzendurikoa da umeei masajeak ematen ikasteko tailerra. Ukimenaren bitartez, aiten eta seme-alaben arteko harremana estutzea, eta genero hartu-emanei buruzko gogoeta sustatzea dira tailerraren jomugak.
Hamar hilabete arteko umeen aitei zuzendurikoa da tailerra, eta urriaren 1etik 22 arte, zapatuetan, Errota kultur etxean izango dira saioak.
Tailerra abiatu aurretik, irailaren 21ean, Traña-Matienako kultur etxe horretan egingo dute, 19:00etan, aurkezpena. Udal Mediatekan eta Errota kultur etxean, doan, eman ahalko da izena.