2010-2011 ikasturtean musika eskolak jaso dituzten abadiñarrentzako diru-laguntzak eskainiko ditu Udalak. Irailaren 30 arte aurkeztu daitezke, Udal Mediatekan edo Errota kultur etxean, diru-laguntza eskariak.
Gehienez ere, 200 euroko diru-laguntza jaso ahalko du irakaskuntza arautuko zentroetan ikasle izan den eskatzaile bakoitzak. Udaleko gobernu taldeak adierazi duenez, "eskolen %80 edo %90era bertaratu direnek matrikula-prezioaren %70 jasoko dute; eta eskolen %90 baino gehiago bertaratu direnek, kostuaren %90 jasoko dute".
Eskaria egiteko; NAN fotokopia, matrikula ordainagiriaren fotokopia, ikastetxeko ziurtagiria (jasotako ordu-kopuruarekin eta ikastaroaren hasiera eta amaiera datarekin), eta kontu zenbakia jakinarazi beharko ditu.