Emakumeen lehen futbito txapelketa Muntsaratzen

Anboto 2011ko ira. 9a, 09:20

Zapatuan emakumeen lehenengo futbito txapelketa jokatuko dute Muntsaratzen. Guztira, lau taldek parte hartuko dute txapelketan

Zapatuan emakumeen lehenengo futbito txapelketa jokatuko dute Muntsaratzen. Guztira, lau taldek parte hartuko dute txapelketan.

 

11:00etan finalaurrekoak hasiko dira, eta, ondoren, bi talde irabazleek finala jokatuko dute. Finalera heltzen diren talde bientzako sariak egongo dira.


Auzotarren ekimenez antolatuko dute zapatuan jokatuko den futbito txapelketa. Auzoan horrelako lehiaketa bat antolatzea interesgarria izango litzatekeela pentsatu zuten hainbat auzotarrek, eta Muntsaratz auzo elkartearen bitartez antolatu dute txapelketa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!