Nerabeentzako txalaparta ikastaroa

Anboto 2011ko ira. 6a, 09:32

Abadiñoko Udalak 2011-2012 ikasturterako eskaintzen dituen ikastaroetako bat da 12 eta 16 urte arteko nerabeei zuzendurikoa. Urritik abendura arte, zapatu goizetan, izango dira txalaparta ikastaroaren saioak.

"Txalaparta ikastaroen bitartez, ondare kulturalaren barruko instrumentua jotzen erakutsi nahi diegu gaztetxoei", adierazi dute ikastaroa antolatu duten Udaleko kultura sailekoek.

Udal Mediatekan edo Errota kultur etxean, irailaren 24ra arte eman dezakete interesdunek izena.

Ikasturte honetarako Udalaren ikastaro eskaintzak, masajea, yoga, bainika, bordatua, zeinu-mintzaira, tai-chia, aerobika edo sukaldaritza jasotzen ditu, besteak beste.

Urritik abendura arte batzuk, eta maiatzera arte izango dira ikastaroetako beste zenbait. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!