Iurreta eta Gerediaga (Abadiño) artean, A8 autobideko 3. erreia eraikitzeko lanak direla-eta, BI-633 errepidean errei bat itxiko dute txandaka, gaur, 22:00etatik 06:00etara bitartean.
Foru Aldundiak emandako argibideen arabera, trafikoa semaforoekin bideratuko dute.
Beste alde batetik, gaur hasi eta barikura bitartean, A8 autobidean, Durangoko irteeran, galtzada estutu egingo da, 09.00etatik 18:00etara bitartean. Bilborako noranzkoan estutuko da Durangora irteteko adarra, eta trafikoa ez da itxiko. Era berean, Iurretako ordainlekuko zabalera bereziko bidea (eskuinean kokatutakoa) okupatuko da Donostiarako noranzkoan; itxita egongo da beraz gaurtik barikura arte, 09:00etatik 17:00ak bitartean.