Sabaiko zati bat askatuta berriro itxi behar izan dituzte igerilekuak

Anboto 2011ko ira. 5a, 08:56

Igerilekuen sabaiko estaldura materiala askatu da zati baten eta hori konpondu ostean zabalduko dituzte berriro udal azpiegiturak. Bitartean Elorrioko igerilekuak erabili ditzazkete doan Abadiñoko abonatuek

Igerilekuen sabaiko estaldura materiala askatu da zati baten eta hori konpondu ostean zabalduko dituzte berriro udal azpiegiturak. Bitartean Elorrioko igerilekuak erabili ditzazkete doan Abadiñoko abonatuek.

 

Astolako udal igerilekuak datozen asteotan zabalduko dituzte berriro. Horrela jakin eragin du Jose Luis Navarro alkateak.

 

Abuztuaren 22an itxi zituen igerilekuak Udalak, garbiketa eta mantenimendu lanak egin behar zirelako. Horiek amaituta irailaren 1ean zegoen aurreikusita igerilekuak zabaltzea. Hala ere, zati baten, "igerilekuen sabaiko estaldura materialak jausi izanak estalduraren barrualdea konpontzera behartu" dute Udalak. Horrek igeriluak zabaltzea atzeratu du.

 

Alkatearen  arabera, "eraikinaren egiturak zituen arazoen ondorio" izan da materialen askatzea: "Inauguratu zenetik, orain legealdi bi, hainbat konponketa behar izan ditu".  Konponketa lanak ahalik eta arinen amaitzen saiatuko da Udala, Navarrok adierazi duenez, "erabiltzaileengan igerilekuak itxita egoteak eragin ditzazken kalteak gitxitzeko". Nabarmendu du baita konponketa lan horiek "sabai guztia hobetzeko ere aprobetxatuko direla, askatze berriak ekiditzeko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!