2010-2011 ikasturtean euskara ikasten aritu direnek egin ahalko dute diru-laguntza eskaria.
Asteon zabaldu dute epea, eta irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dituzte 2010 eta 2011 ikasturtean euskara eskolak jaso dituztenek Abadiñoko Udalak eskaintzen duen diru-laguntza jasotzeko eskariak.
Joan den ikasturtean euskara ikastaroetan jardun dute herritarrek; matrikula-kostuaren %100 jaso ahalko dute. Hain zuzen ere, izena emandako ikastaroaren saio guztietara joan izana frogatzen dutenek jasoko dute matrikularen kostu guztia udalaren laguntzatik. Jose Luis Navarro alkateak azpimarratu duenez, “laguntzak jasotzeko, gutxienez, % 80ko asistentzia ziurtatu behar” du eskatzaileak.
Errota kultur etxean zein Udal Mediatekan aurkeztu ditzakete interesdunek diru-laguntza eskaerak. Horretarako, NANaren kopia eta matrikularen ordainagiria, euskaltegiaren ziurtagiria (emandako eta jasotako orduen zehaztasunekin eta ikastaroaren hasierako eta amaierako datarekin), eta kontu- zenbakia aurkeztu beharko dituzte. Udalaren webgunean dago diru-laguntzari buruzko informazio guztia.