Muntsaratz auzoko jaiak asteburuan

Anboto 2011ko ira. 2a, 08:52

Domekara arteko egitarau zabala prestatu dute auzo elkartekoek Muntsarazko jaietarako

Domekara arteko egitarau zabala prestatu dute auzo elkartekoek Muntsarazko jaietarako.

 

Gaur iluntzean, 19:00etan, Donien-atxa altxatzeagaz batera emango diete Abadiñoko Muntsaratz auzoan jaiei hasiera. Iluntzean eta gauean, besteak beste, Kalitatea Fundazioaren laguntzagaz antolaturiko parrillada eta DJ emanaldia izango dituzte.

 

Hurrengo egunekoa, zapatuko Mozorro Egunekoa, da ekitaldirik gehien jasotzen dituen jaietako eguna. Besteak beste, umeentzako jokoak, buruhandiak, karta-jokoa eta gastronomia txapelketak izango dira aukeran. Irailaren 3ko lehenengo ekitaldia 11:00etan hasiko den Argazki Rallya izango da; eta goiz, arratsalde eta gauez ere adin eta gustu guztietako lagunentzat hainbat proposamen ditu programazioak.

 

Zapatu gauean, esaterako, 23:30ean su-artifizialak eta 00:00etandantzaldia izango dira. Jaien azken egunerako, irailaren 4rako, eskaintza zabala dakar Muntsarazko jaietako egitarauak. Goizean hasi eta despedidarako txokolatadaren aurretik jai giroa izango da bertan nagusi. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!