Abuztuko azken zapatuan, Errogatiba Eguna Urkiolan

Anboto 2011ko abu. 26a, 09:02

Udaleko ordezkariak eta izena eman duten 190 jubilatu batuko dira bihar bazkaritarako Urkiolan.

Abuztuaren 27an ospatuko dute Errogatiba Eguna Urkiolako Santutegian. Goizeko 09:00etan Zelaietako Andra Maria ermitatik aterata, prozesioan joango dira hainbat lagun San Rokegaz, eta 10:30ean autobusa hartuta abiatuko dira Urkiolarantz beste zenbait.

Egun-pasa joandako hainbat bisitari jasoko ditu, bihar goiz eta eguerdi partean, santutegiak; eta Bizkarra, Lagunetxe eta Buenos Aires jatetxeetan bazkalduko dute Abadiñoko ia berrehun jubilatuk.

Meza nagusia, 11:30ean, eta Talde Batuak taldeko dantzarien emanaldia izango dira goizean. Bazkalostean, berriz, Kantu taldeagaz erromeria izango da aukeran, eta 18:00etan abiatuko dira herrira bueltan. Eguna amaitzeko, Lotxorekin erromeria eta afaria egingo dituzte Zelaietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!