63 lagunek eman dute izena langile euskaldunen lan-poltsan

Anboto 2011ko uzt. 20a, 08:34

Abadiñoko Udalak behargin euskaldunen lan-poltsa berritu du eta guztira 63 lagunek eman dute izena. Dagoeneko udalaren webgunean daude datuak,haiekin harremanetan jarri nahi duenaren eskura

 

Abadiñoko Udalak behargin euskaldunen lan-poltsa berritu du eta guztira 63 lagunek eman dute izena. Dagoeneko udalaren webgunean daude datuak,haiekin harremanetan jarri nahi duenaren eskura.
 
 
Bost zereginetan jarduteko pertsonak batu dira beste horrenbeste zerrendatan. Hain zuzen ere, hauexek dira langintzak: umezainak (49 pertsonak eman dute izena), adinekoak zaintzeko prest daudenenak(18 lagun apuntatu dira), eskola partikularrak emateko lagunak (39), aisialdiko begiraleak (39) eta kirol begiraleak (16).
 
 
Ekimenaren helburua harremanak erraztea da, horietako lanen bat egiteko laguntza behar  duen pertsonaren edo familiaren eta zerrendetako behargin euskaldunen artean. Dena dela, Abadiñoko Udalak ez du harreman horretan ezertan esku hartuko, ez pertsona aukeratzeko eta ezta lan-baldintzak finkatzeko ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!