Laurogei urtetik gorako bizilagunak dituzten etxebizitzen segurtasuna

Anboto 2011ko uzt. 17a, 08:08

Laurogei urtetik gorako bizilagunak dituzten Abadiñoko 188 etxebizitzaren segurtasun-baldintzak aztertu ditu, Abadiñoko Udalaren enkarguz, Atiempo enpresak.

Laurogei urtetik gorako bizilagunak dituzten Abadiñoko 188 etxebizitzaren segurtasun-baldintzak aztertu ditu, Abadiñoko Udalaren enkarguz, Atiempo enpresak.

 

Badaezpadako neurri bezala, 243 ke-detektagailu instalatu dituzte bisitaturiko 180 etxetan, nahiz eta azterketaren arabera, azterturiko etxebizitzen %63ak "sute arrisku nabarmenik" ez daukan.

 

Martxotik jardun dute, Jose Luis Navarro alkateak nabarmendu duenez, "istripuak prebenitzeko" helburua daukan kanpaina hau garatzen. Hilabeteotan, Abadiñoko 188 etxebizitzatako gas-instalazioak zein elektrikoak aztertu dituzte teknikariek.

 

Bestalde, suteak prebenitzeko bideak zein sute-kasuetarako jarraibide eta aholkuak ere eman dizkiete kanpainaren hartzaileei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!