Oinezkoendako gunea, abuzturako prest

Anboto 2011ko uzt. 13a, 08:55

Traña-Matienako eliza ingurua eraberritzeko lanak datozen asteetan amaitutzat ematea da asmoa

Traña-Matienako eliza ingurua eraberritzeko lanak datozen asteetan amaitutzat ematea da asmoa.

 

\"\"Maiatzean, auzoko jaiak amaitzeagaz batera, ekin zioten Traña-Matienako elizaren ingurua eraberritzeko obrari. Asteon galdetu diogunean Jose Luis Navarro alkateak adierazi duenez, lanak uztailean zehar edo beranduen jota abuztu erdialderako gura dituzte amaitu.

 

Costrucciones Lasuen enpresak dihardu elizaren ingurua eraberritzeko lanak burutzen; 171.000 euroko aurrekontua bideratu du udalak lanotara.

 

Abadiñoko Independienteak taldeko alkateak azaldu digunez, “2009 urtean udal aurrekontuan jasota eta gauzatzeko zegoen azkeneko proiektua” da hau. Urte hartako aurrekontuan jasota zegoen San Andres kaleko obra ere. 

 

Abuztutik aurrera, oinezkoendako gunea izango da Traña-Matienako eliza ingurua, “saneamendu berritua, lorategiak eta harlauzak” eraberrituta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!