Urkiolako parke naturalera irteera

Anboto 2011ko uzt. 13a, 13:17

\'Ezagutu elkar ezagutzen\' egitasmoaren baitan Urkiolako parke naturalera irteera antolatu dute biharko, uztailaren 14rako. Kulturarteko topagunea eta parte hartzea bultzatzen duen \'Zubiguneak\' zentroaren ekimena da

\'Ezagutu elkar ezagutzen\' egitasmoaren baitan Urkiolako parke naturalera irteera antolatu dute biharko, uztailaren 14rako. Kulturarteko topagunea eta parte hartzea bultzatzen duen \'Zubiguneak\' zentroaren ekimena da.

 

Durangotik, Madalenatik irtengo du autobusak 08:15ean eta mendi-ibilia hasiko dute 08:45eean. Urkiolatik Pol-polera igoko dute, Urkiolagirretik pasata. Ondoren Santa Barbarara bidea egingo dute. Hamarretakoa egiteko geldituko dira 10:30ean, eta, 12:30ean, Toki-Alai interpretazio zentrora bisita ere egingo dute. Durangora buelta 14:190ean egingo dute.

 

Izena emateko honeko telefonoetara deitu daiteke eta Maite edo Julianegatik galdetu: 94 620 04 49 edo 630 536 990.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!