Umeen bedeinkapen eguna izango da Urkiolan domekan. 12:00etan (meza nagusia), 13:00etan eta 18:00etan emango dituzte mezak eta bedeinkapenak.
Bestalde, uztailaren 17an ezkonduen eguna ospatuko dute Urkiolan. 12:00etan hasiko da meza. Zilarrezko eta urrezko ezkonduei omenaldia egingo diete. Ondoren, musika eta luntxa egingo dituzte.