Auzoko jai batzordeak antolatu du gaur, zapatu eta domekarako jai egitaraua.
Domeka eguerdira arteko egitaraua gozatzeko aukera izango da asteburuan Mendiola auzoko San Kristobal jaien harira. Ohiturazko hainbat ekitaldigaz emango diote jaiari amaiera domekan: dantza emanaldia, gaztai, ogi eta ardo banaketa, eta errifa zozketa egingo dituzte.
Domekara arte, baina, gaur arratsaldean hasita, kontzertuak, txapelketak, umeentzako jolasak, bertso saioa, kotxe klasikoen erakusketa eta erromeria ospatuko dituzte, besteak beste.
Durangaldeko Ghetto eta Trastorno musika taldeen eta Los Zopilotes Txirriaos nafarren kontzertuak izango dira, esaterako, 23:00etan hasita gaur, eta Igor Elortza eta Iker Zubeldia bertsolarien saioa uztailaren 8an, 14:00etan burutuko duten herri bazkariaren ondoren.