Bihar, ekainaren 29an, eta, eguenean, ekainaren 30ean, 09:00etatik 18:00ak arte, Elorriagazar auzoan (Abadiño) sartzeko bidea guztiz itxiko da ibilgailuetarako, AP-8ko Iurreta-Gerediaga tartean. Horrela jakin eragi dute foru arduradunek.
Argitu dutenez, bideko ezpondan sare bat jartzeko egin beharreko lanek eragingo dute bidea ixtea. Behin-behineko aparkaleku bat jarriko da auzokoentzat, N-634 errepideko gatz-biltegiaren ondoan, adierazitakoaren arabera.