Herriko etxebizitza eta eraikinetan traba arkitektonikoak kentzeko Udalak diru-laguntza atal bat bideratuko duela jakinarazi du gobernu taldeak. Azaldu dutenez, gehienez 10.810 euroko diru-laguntza jasoko du eskatzaile bakoitzak;gastuaren %20ko diru-laguntzak emango dituzte.
IñigoJose Luis Navarro alkateak azaldu duenez, "igogailuak, arrapalak edo eskailera-igogailuak instalatzeko gastuen parte bat estaliko du Udalak, eta hamar urte baino gehiago" dauzkaten eraikinak egokitzera bideratuko dituzte diru-laguntzak. Alkateak azpimarratu duenez, 60 urtetik gorako edo mugikortasun urriko bizilagunak dituzten komunitateek eraikinak hamar urte baino gutxiago eta hiru solairutik behera izan arren ere jaso ahalko dute diru-laguntza.
Obra-lizentzia, aurrekontua eta teknikari batek sinatutako obra-proiektua aurkeztu behar dituzte diru-laguntzaren eskatzaileek Udaletxean. Bestetik, obra gauzatzeko beharrari buruzko bizilagunen akordioa jasotzen duen komunitatearen akta ere erantsi beharko dute eskatzaileek.