Emakumezkoek osaturiko perkusio taldearen lehenengo emanaladia jasotzen du, besteak beste, Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Askapenerako Nazioarteko Egunagaz bat eginda Abadiñon antolatu duten egitarauak. Ekainaren 28an eskainiko dute Batukada taldekoek emanaldia.
Maiatzetik ekainera arte, udalak eskaini duen perkusio tailerrean parte hartu duten hamaika emakume dira Abadiñoko Batukada taldea osatu dutenak, eta ekainaren 28an, Zelaietako Txanporta plazan, 80 egunean filmaren proiekzioaren ostean emanaldia eskainiko dutenak.
Udaleko Berdintasun Sailak, Anboto Azpiko Damak eta Denon Artean elkarteek, Zelaietako eta Matienako Erretiratuen Elkarteagaz batera antolatutako egitarauak, bestetik, 80 egunean eta Normal filmak eskainiko ditu.
Egitarauak Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Askapenerako Nazioarteko Egunean emateko hautatutako bi filmen emanaldiak ere jasotzen ditu. Batetik, emakume heldu biren arteko maitasun istorioa kontatzen duen 80 egunean izango da ikusgai. Emanaldirako doako gonbidapenak Errota kultur etxean eta Udal Mediatekan jaso ahalko dira.
Ekainaren 30ean, Jane Andersonen Normal filmaren inguruko Errota kultur etxeko zine forumagaz amaituko dute egitaraua.