Alkatetzarako negoziazioei buruzkoak argitu ditu Bilduk

Anboto 2011ko eka. 17a, 09:36

Asteon komunikabideetara bidali duen idatzian egotzi dio Abadiñoko Independienteak taldeak Bilduri \'neurtzeko modu bi\' baliatzea

Asteon komunikabideetara bidali duen idatzian egotzi dio Abadiñoko Independienteak taldeak Bilduri “neurtzeko modu bi” baliatzea.

Bilduk hedabideetara helarazi duen oharrean, “gure apustua EAJ-PNV-rekin akordioa lortzea izan da”, azaldu du Bilduk. Idatzi horretan azaldu dutenez, “EAJ-PNVk akordioa ezinezko egin du eta ez da gai izan guk horren garrantzitsu ikusten genuen urratsa emateko”. Elorrioko kasuan, Bilduri dagokion zerrenda bozkatuena errespetatzea aldarrikatzeko “zalaparta” eragin dutela, eta Abadiñoren kasuan, aldiz, “zerrenda bozkatuenari alkatetza kentzeko asmoa” agertu duela Bilduk azpimarratu du Talde Independienteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!