AI: 'Neurtzeko bi modu darabiltza Bilduk'

Anboto 2011ko eka. 16a, 10:13

Asteon komunikabideetara bidali duen idatzian egotzi dio Abadiñoko Independienteak taldeak Bilduri \"neurtzeko modu bi\" baliatzea. Elorrioko kasuan, Bilduri dagokion zerrenda bozkatuena errespetatzea aldarrikatzeko \"zalaparta\" eragin dutela, eta Abadiñoren kasuan, aldiz, \"zerrenda bozkatuenari alkatetza kentzeko asmoa\" agertu duela Bilduk azpimarratu du Talde Independienteak.

Asteon komunikabideetara bidali duen idatzian egotzi dio Abadiñoko Independienteak taldeak Bilduri “neurtzeko modu bi” baliatzea. Elorrioko kasuan, Bilduri dagokion zerrenda bozkatuena errespetatzea aldarrikatzeko “zalaparta” eragin dutela, eta Abadiñoren kasuan, aldiz, “zerrenda bozkatuenari alkatetza kentzeko asmoa” agertu duela Bilduk azpimarratu du Talde Independienteak.

Asteon komunikabideetara bidali duen idatzian egotzi dio Abadiñoko Independienteak taldeak Bilduri “neurtzeko modu bi” baliatzea.

“Udal hauteskundeen ondoren, birritan batu ginen Bildugaz gobernurako eskaintza bat eginez, eta ez ziguten erantzun”, azaldu du Abadiñoko Independienteak taldeak zabalduriko oharrean.

AIren berbetan, “argi dago  Bildu ez zegoela Abadiñon udal gobernu indartsu bat eratzeko eta herritarrentzako onuragarriak izango diren proiektuak adosteko prest; ardura bakarra alkatetza eskuratzea zuten”, salatu du Talde Independienteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!