Babes ofizialeko 54 etxe zotz egin dituzte Gantza-Zelaietan

Anboto 2011ko eka. 16a, 09:30

Babes ofizialeko 54 etxebizitza zozkatu zituzten eguazten goizean Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak Zelaietako probalekuan burutu zuten ekitaldian.

Babes ofizialeko 54 etxebizitza zozkatu zituzten eguazten goizean Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak Zelaietako probalekuan burutu zuten ekitaldian.

Gantza Zelaietan eraikiko dituzten etxebizitzen jabetza da, ekainaren 15ean, Jose Luis Navarro alkateak ere parte hartu zuen ekitaldian zehaztu zutena; 54 etxebizitza zotz egin zituzten.

Udalak helarazitako datuen arabera, 98 eskatzaile abadiñarrek bete dituzte zozketan parte hartu ahal izateko baldintzak.

Zotz-egite ekitaldira bertaratu zirenetariko batzuek txaloekin erantzun zuten euren izena entzutean; ekitalditik burumakur atera ziren, aldiz, zozketatik hirugarrenez zorterik barik joan zirenak.

Gobernu taldeak jakinarazi duenez, babes ofizialeko beste 20 etxebizitza esleitzeko zozketa burutzea dute aurreikusita. Errota Kultur Etxearen eta Pierburg enpresaren artean (lehengo Carbureibar) eraikiko dituzte etxebizitza horiek. Zozketa datozen hileetan egitea aurreikusi du gobernu taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!