Bide segurtasunagaz loturiko hainbat datu

Anboto 2011ko eka. 9a, 10:00

Abadiñoko Independienteak taldeko jarduneko gobernuak asteon zabaldutako datuen arabera, duela hamarkada batetik hona, \"%55 jaitsi da Abadiñoko ezbehar-tasa\".

Abadiñoko Independienteak taldeko jarduneko gobernuak asteon zabaldutako datuen arabera, duela hamarkada batetik hona, “%55 jaitsi da Abadiñoko ezbehar-tasa”.

Jarduneko udal gobernuak hedabideetara bidali duen oharrean azpimarratzen denez, “istripu kopurua etengabe joan da murrizten; orain hamar urte 126 izatetik 2010ean 56 izatera pasatu gara”, nabarmendu du datuak zabaldu dituen Abadiñoko Independienteak taldeko gobernuak.

Jarduneko Jose Luis Navarro alkatearen berbetan, “2007an alkatetza lortu zuenetik, aparteko ahaleginak egin ditu  Abadiñoko Independenteak taldeak  istripu kopurua txikitu eta kaleetako bide segurtasuna hobetzeko”. Jarduneko alkateak, talde indendienteko gobernuak zentzu horretan hartutako neurrien zerrenda plazaratu du: “Kamioiak Matienatik pasatzea debekatu dugu, eta trafikoa moteltzeko neurriak hartu; semaforo berriak jarri eta bi errotonda eraiki ditugu”.

Udalak errepideetako segurtasuna hobetzeko neurriak hartzen jarraituko duela iragarri du, ohar horretan, jarduneko gobernu taldeak: “Arlo horretan egindako lan guztiak ordaindu ezineko onurak dakartza”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!