Alluitz mendiaren hegoaldean aurkitu dute mendizalearen gorpua

Anboto 2011ko eka. 8a, 10:00

Joan zen zapatuan Atxarte inguruan galdu zen mendizalearen gorpua atzo (ekainak 7), 17:00 inguruan aurkitu zuten Alluitz mendiaren hegoaldeko malkarrean.

Joan zen zapatuan Atxarte inguruan galdu zen mendizalearen gorpua atzo (ekainak 7), 17:00 inguruan aurkitu zuten Alluitz mendiaren hegoaldeko malkarrean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gorpua bertaratzeko oso zail zegoen tokian aurkitu dute. Salbamendu taldeak gorpua aurkitu bezain laster agintari judizialei jakinarazi die eta hildakoa handik ateratzeko erreskate dispositiboa martxan ipini dute.

Bizkaian familia duen 53 urteko Madrilgo gizonezko bat zen desagertuta zegoen mendizalea, erreskateko iturriek diotenez. Zapatu goizean atera zen, bazkaltzerako etxera bueltatzeko asmoz. Atxarte harrobi parean utzi zuen autoa. Zapatu gauean eman zuen haren sendiak desagerpenaren berri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!