Zapatuan Atxarten desagertu zen mendizalearen bila jarraitzen dute Ertzaintzak eta haren ingurukoek. Goizeko 08:00etan ekin diote lanari, helikoptero baten laguntzagaz.
Bizkaian familia duen Madrilgo gizonezko bat da desagertuta dagoen mendizalea, erreskateko iturriek diotenez. Zapatu goizean atera zen, bazkaltzerako etxera bueltatzeko asmoz. Atxarte harrobi parean utzi zuen autoa. Zapatu gauean eman zuen haren sendiak desagerpenaren berri.