Erdi Aroko Azoka asteburuan Trañaetxosten

Anboto 2011ko eka. 3a, 11:06

Nazioarteko Quad jaialdiaren egitarauaren barruan jaso dute asteburuko Erdi Aroko Azoka

Nazioarteko Quad jaialdiaren egitarauaren barruan jaso dute asteburuko Erdi Aroko Azoka.

Abadiñoko Nazioarteko Quad Open-aren egitarauaren barruan jasota dago ekainaren 4 eta 5eko Abadiñoko Erdi Aroko Azoka.

Trañaetxoste kalean, eta zirkuituaren inguruan, bihar eta etzi, goizetik arratsaldera arte izango dira azokako berrogeitik gora postuak bisitarientzako zabalik. Azoka legez, Galizia plazan umeentzako prestatuko duten jolas parkea ere 10:00etan zabalduko dute. Umeentzako puzgarriak, ludoteka, eskulan eta globoflexia tailerrak eta abar antolatu dituzte.

Nazioateko Quad Open-aren inguruan antolatu dituzten ekintzek gauean ere izango dute jarraipena: dj-en saioak izango dira zapatu gauean; domeka eguerdian, bestalde, De Norte a Sur taldearen emanaldia izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!