Eguzkiaren eta haizearen energia baliatzeko azpiegiturak

Anboto 2011ko mai. 30a, 13:12

Abadiñoko Udalak ohar batean jakinarazi duenez, \'eguzki-energia termikoa, energia fotovoltaikoa eta energia eolikoa sortzen duten hamaika sistema\' instalatuko dituzte.

Abadiñoko Udalak ohar batean jakinarazi duenez, "eguzki-energia termikoa, energia fotovoltaikoa eta energia eolikoa sortzen duten hamaika sistema" instalatuko dituzte.

Horrela, udalerrian 29 tona CO2 gutxiago igorriko dela azpimarratzen du udal gobernuak. Espainiako gobernuaren E Planaren, Energiaren Euskal Erakundearen eta Bizkaiko Aldundiaren diru-laguntzagaz finantzatuko dituzte azpiegitura berriak.

Sistema berriok baliatuta lortutako energia hori besteak beste, igerilekua, jubilatuen etxea eta hainbat eraikin publiko hornitzera bideratuko dute. Sistema geotermikoa instalatu dute esaterako, zahar etxean, eraikinaren argindar-kontsumoaren %80 eta berogailurako behar den energiaren %75 lortzen dute bide honetatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!