Gobernu taldeak aurreratu duenez, ekainaren 15ean burutuko du Eusko Jaurlaritzak zozketa.
Udalak komunikabideetara zabaldu duten oharrean esaten denez, 98 abadiñarren artean zozkatuko ditu Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko 54 etxebizitzok. Gantza Zelaieta inguruan eraikiko dituzten babeseko etxebizitza hauen zotz egitea, ekainaren 16an, probalekuan egingo dute, 11:00etan.
Zozketaren hitzordua zehazten duen idatzian Jose Luis Navarro alkateak azpimarratu duenez, “esleipen hau egin eta gero babes ofizialeko beste 20 etxebizitza zotz egitea du udalak aurreikusita”. Traña-Matienan, Errota kultur etxearen eta Pierburg enpresaren artean, eraikiko omen dituzte babeseko etxebizitza horiek.
Ekainaren 15eko zozketa ere, beheko argazkiko urrikoa bezala, Zelaietako probalekuan burutuko du Jaurlaritzak.