Orain lau urteko udal hauteskundeetako emaitzekin alderatuta laurehundik gora bozka gehiago jaso ditu Abadiñoko Independienteak taldeak. Ezker Abertzaleak ere, ia beste horrenbeste bozkatan egin du gora.
Azkenengo legegintzaldi honetan Abadiñoko Udalean lau zinegotzi izan dituen EAJk, hirurehun bozka inguru galdu ditu gaurko emaitzen arabera, eta bi zinegotzi izango ditu Udalean: Eneko Etxebarria eta Sarai Mimenza. Azken lau urteotan baino zinegotzi bat gehiago izango du AIk, eta 5 zinegotzi izango ditu Bilduk.
2011ko boto kopurua
AI | BILDU | EAJ | EB | PSE | PP | Baliobakoak | Zuriak | Abst. |
1649 | 1516 | 652 | 106 | 103 | 91 | 19 | 28 | %28 |
2007ko boto kopurua
AI | EAE | EAJ | EB-Aralar | PSE | PP | Baliobakoak | Zuriak | Abst. |
1173 | 1122 | 967 | 197 | 181 | 172 | 25 | 24 | %34 |
2011ko botoak grafikoan
[img]http://www.anboto.org/images/9400/9478/1.jpg[/img]
2007ko botoak grafikoan
[img]http://www.anboto.org/images/9400/9478/2.jpg[/img]