Erretegi-gunea prest Muntsaratzen

Anboto 2011ko mai. 24a, 08:10

Errekaren ibilguaren ondoan, orain arte bertan behera utzita zegoen Muntsaratz auzoko gune batean atondu dituzte erretegiak, eta ipini dituzte mahaiak eta aulkiak.

Errekaren ibilguaren ondoan, orain arte bertan behera utzita zegoen Muntsaratz auzoko gune batean atondu dituzte erretegiak, eta ipini dituzte mahaiak eta aulkiak. Urte hasieran iragarri zuen gobernu taldeak egitasmoa, eta bukatu dituzte atontze lanak. 

Gunea garbitu eta egokitu ostean, erretegi bikoitza eta sei mahai ipini dituzte herritarrek erabili ditzaten. Degoeneko prest dago gunea. Jose Luis Navarro alkateak, "herriko inguru eder hau herritarrek goza dezaten berreskuratu" dutela, eta abadiñar askok gozatuko dutela seguru dagoela azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzaren 96.000 euroko diru-laguntza jaso du udalak, dagoeneko amaituta Muntsaratzeko gune hau eta laku arifizialaren ondoan ipiniko duten beste erretegi-gune bat atontzeko.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!