Gaur, 17:00etatik aurrera, Traña plazan burutuko ditu Abadiñoko Independienteak taldeak "hauteskunde kanpaina amaierako jaia". Umeendako jolasak, azken legegintzaldian alkate izan den Jose Luis Navarroren mitina, merienda eta dantzaldia antolatu dituzte.
Atzo burutu zuten parrilladagaz bezala, eta Abadiñoko Independienteak taldearen Navarro zerrendaburuak azpimarratu duenez, beste era bateko kanpaina egiteko helburuz antolatu dute gaur arratsalde eta iluntzeko egitaraua: "Gurea ez da alderdi politikoa, herritarrak gara, eta kanpaina amaitzeko erarik egokiena jai herrikoi bat burutzea iruditzen zaigu", adierazi du.