Gizarte eragileekin 'elkarbizitzarako ituna' gidatu gura du PSE-EEk

Anboto 2011ko mai. 17a, 10:19

Tony Alonso sozialisten alkategaiak azaldu duenez, \'Abadiñon historikoki arrastaka daramatzagun desorekak atzean\' utzi gura dituzte gizarte eragileen artean lotutako \'elkarbizitzarako itunagaz\'

Tony Alonso sozialisten alkategaiak azaldu duenez, "Abadiñon historikoki arrastaka daramatzagun desorekak atzean" utzi gura dituzte gizarte eragileen artean lotutako "elkarbizitzarako itunagaz".[imgd]http://www.anboto.org/images/9400/9414/1.jpg[/imgd] Horretarako, sozialistaren berbetan, "ditugu baliabideak maximizatzen" jarriko dute arreta berezia. "Udalerri moderno eta transformatzailea gura badogu, beharrezkoa da gura dugun teknologia berritzaileagaz bat datozen azpiegiturez hornitzea. Ezin diegu gure sektore ekonomikoei abanguardiasko kalidadea eskatu, euren esku leiatzeko baliabide guztiak jarri gabe". Tokiko merkataritza "berpizteko", berriz, Traña-Matienan TAO jarrita emango den ibilgailuen rotazioari "beharrezkoa" deritzo: "Lehenengo orduak ez luke inolako kosturik, gure komertzioei sarrera erraztuz". Lehen sektorearen "kalidadearen alde apostu" egin gura dute, eta "gure produktuak dibertsifikatu". Turismo Ekologikoa bultzatuta lagundu gura diote horri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!