Independienteen bloga eta facebook-eko orria

Anboto 2011ko mai. 16a, 11:06

Alderdiko ordezkariek azaldu dutenez, \"herritarrei komunikaziorako bide berriak\" eskaintzeko helburuz zabaldu du Abadiñoko Independiteak taldeak bloga eta facebook-eko orria.

Alderdiko ordezkariek azaldu dutenez, \"herritarrei komunikaziorako bide berriak\" eskaintzeko helburuz zabaldu du Abadiñoko Independiteak taldeak bloga eta Facebook-eko orria. Internet baliatuz, esan dute gura dutela talde independientearen \"hauteskunde programaren 70 ekimenak\" helarazi abadiñarrei. \"Alderdi baten sostengurik bako herritar talde independientea gara, eta horregatik behar dugu herritarrengandik ahalik eta gertuen egotea, gure proposamenak zuzenean jaso ditzaten\", azpimarratu du Abadiñoko Independienteak taldearen Navarro alkategaiak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!