'Benetakoaz gozatzera' deitu gura du Eusko Labelek

Anboto 2011ko mai. 13a, 11:07

Eusko Label produktuak ezagutzera emateko eta horiek kontsumoak dituen onurak azpimarratzeko kanpaina aurkeztu dute Abadiñon, globoan igotzeko aukera eskainiz. \'Eusko Label produktuak, benetakoaz goza\' goiburua aukeratu dute

Eusko Label produktuak ezagutzera emateko eta horiek kontsumoak dituen onurak azpimarratzeko kanpaina aurkeztu dute Abadiñon, globoan igotzeko aukera eskainiz. \'Eusko Label produktuak, benetakoaz goza\' goiburua aukeratu dute. Amaia Luquin Kalitatea Fundazioko zuzendari nagusiak eta Jose Luis Anda Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurkeztu dute kanpaina; horrekin lotuta, globoan egiteko 36 ibilaldi eta landa-etxe batean asteburua igarotzeko 80 egonaldi zotz egingo dituzte Euskal Okela, Baserriko Oilaskoa, Gernikako Piperra, eta Eusko Labela duten tomateak edota letxugak erosteagatik. Ingurumenarekiko errespetuan, lurralde-kohesioan eta kultura ondarearen kontserbazioan \"ondorio zuzenak\" ditu Eusko Labela duten produktuen kontsumoak azaldu dutenez: \"gure baserritarren nekazaritza jarduerek kalitateko elikagaiak sortzen ditu, eragina dute ingurumenean, klima aldaketaren aurka egiten baitute,biodibertsitatea eta paisaia zaintzen dute eta lurralde-kohesioa mantentzen laguntzen dute. Horrez gainera, kultura ondarearen kontserbazioa bermatzen dute\". Eusko Labelaren kalitate-bereizgarriaren bidez ziurtatuta datozen eta Euskadiko kalitatea eta jatorria duten produktuen kontsumoaren garrantzia ezagutarazi nahi die Kalitatea Fundazioak kontsumitzaileei: \"Eusko Label jatorriaren eta kalitatearen berme bat da kontsumitzailearentzat, eta aldi berean, ekoizleentzat beren lana balioesteko tresna bilakatu behar du, era horretan merkatuan lehiakortasun handiagoa eskaintzen baitzaie\", diote. \"Gure nekazaritza- eta arrantza-sektorearen eta elikadura-sektorearen balioak eta gaitasunak azpimarratu eta ezagutzera\" eman nahi dituzte Ingurumen, Lurralde Plagintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak. \"Ingurumen-erreserba gisa, balio kalkulaezina duen kultura-ondare baten gordailu gisa, turismorako eta aisialdirako alternatiba gisa eta, batez ere, kalitate goreneko elikadura-baliabideen iturri gisa\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!