Gaur hasi eta maiatzaren 20 arteko hauteskunde kanpainan zehar alderdiaren ikurra daramaten 8.000 karamelu, eta beste horrenbeste piruleta eta globo banatuko dituztela iragarri du Abadiñoko Independienteak taldeak.

Azken legegintzaldi honetan alkatetzan egon den Abadiñoko Independienteak taldearen kanpaina, \"boto erabilgarria\" aldarrikatzean zentratuko dela ere aurreratu dute. Diotenez, \"Jose Luis Navarro Abadiñoko alkate eta hautagaiak, bere bozkak benetan herriaren etorkizuna erabaki dezakeela ulertarazi\" gura diete herritarrei.
Hauteskunde kanpainan zehar, \"besteak beste, adinekoen, gazteen eta hezkuntza zentruen onurarako ekimenak jasotzen dituen 70 puntuko hauteskunde programa\" aurkeztuko du Abadiñoko Independienteak taldeak.