Maiatzaren 24a bitartean eman daiteke izena udalekuetan parte hartzeko, Errota kultur etxean (Traña-Matiena) edo Udal Mediatekan (Zelaietan)
Maiatzaren 24a bitartean eman daiteke izena udalekuetan parte hartzeko, Errota kultur etxean (Traña-Matiena) edo Udal Mediatekan (Zelaietan).
Uztailaren 1etik 15era bitartean egongo dira martxan udalekuak, eta Zelaieta eta Traña-Matienako herri eskoletan batuko dira jarduerak gehienak. Talde bi osatuko dira: batetik, 1999-2004 bitartean jaiotakoak eta, bestetik, 2005-2007 bitartean jaiotakoak. Neska-mutilek aisialdi programa guztia euskaraz gauzatzeko aukera izango dute, Jose Luis Navarro alkateak azaldutakoaren arabera.
Matrikula 60 euro izango da ume bakoitzeko; neba-arreba bi izanez gero, berriz, 90 euro, eta, hiru badira 120 euro. Udalak doako zerbitzua jarriko du umeak aisi guneetara eroateko.