Langile euskaldunen lan-poltsa udalean

Anboto 2011ko mai. 15a, 12:15

Umeen eta adinekoen zaintzaile, eskola partikularrak ematen edo aisialdi eta kirol begirale lanetan jarduteko prest dauden herritar euskaldunekin osatu gura dute udaleko lan-poltsa

Umeen eta adinekoen zaintzaile, eskola partikularrak ematen edo aisialdi eta kirol begirale lanetan jarduteko prest dauden herritar euskaldunekin osatu gura dute udaleko lan-poltsa. Argi Abad euskara zinegotziaren berbetan, \"behin zerrendak osatuta, interesa duten herritarren eta lan-poltsan inskribatutakoen arteko hartu-emana errazteko lana egingo du udalak\". Zerrenda batean edo gehiagoan eman dezakete maiatzaren 20ra arte herritarrek izena: Udal Mediatekan edo Errota kultur etxean eman daiteke izena. Ekainaren 6tik aurrera eskuragarri izango dira zerrendak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!