Abadiñoko Udalak esleitu gabe utzi du San Trokaz jaietako kartel lehiaketa orokorra, epaimahaiaren ustez \"aurkeztutako hamar obretako batek ere ez duelako kalitate nahikoa\". Beraz, herriko kartelik onenaren irabazleak iragarriko ditu jaiak.
Hiru epaimahaikideek aho batez onartu dute saria ez ematea. Horrela, datorren urterako parte hartzaileak \"beren lanen kalitatea hobetzen\" saiatu daitezen gura dute: \"Balorazioak subjektiboak dira beti, baina guztiok eskertzen dugu kartelak ondo eginda egotea eta jaieran eta herriaren muinarekin bat etortzea\".
Tokiko saria, aldiz, Amaia Azkaratek jaso du (350 euro) eta berak landutako kartelak iragarriko ditu jaiak. Kartelean Gerbas ageri da lehen planoan eta atzean Zelaietako Talde Batuak dantza taldearen koloreak ageri dira.
Lehiaketara aurkeztu diren lanak Txanporta kultur etxean ikusi daitezke maiatzaren 13tik 20ra.
[img]http://www.anboto.org/images/9300/9367/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!