Bilduren aurkezpena Ferialekuan

Anboto 2011ko mai. 11a, 12:13

Zelaietako ferialekuan egin zuen Bilduk atzo Durangaldeko zerrendaburuen eta Abadiñoko zerrendaren aurkezpena. Parte hartuko duten erakundeetan aurrera eramango dituzten egitasmoen azalpena ere egin zuten bertaratutako 250 lagunen aurrean.

Zelaietako ferialekuan egin zuen Bilduk atzo Durangaldeko zerrendaburuen eta Abadiñoko zerrendaren aurkezpena. Parte hartuko duten erakundeetan aurrera eramango dituzten egitasmoen azalpena ere egin zuten bertaratutako 250 lagunen aurrean. Bizkaiko Aldundirako hautagaia den eta zornotzako zerrendako hirugarren hautagai den Arrizabalagak kudeaketa ereduaren aldaketaren beharra adierazi zuen. Etxebizitza politikaren gainean jardun zuen aurkezpenean Abadiñoko zerrendaburu den Aitor Azuetak. \"Gure apustua garbia da, etxebizitza libre gutxiago eraiki eta etxebizitza sozialak eta alokairua sustatu\", adierazi zuen Azuetak. Abadiñon, herriaren kohesioan sakontzea zehaztu zuten Bilduren ardatzetako bat bezala. \"Udal kudeaketa eredu benetan parte hartzaile baten aldeko apustua\" egiten dutela, eta \"erakunde eta herritarrek osatutako sektorekako Kontseiluen bitartez herriarentzat estrategikoak diren gaiak erreferendum bidez aukeratzearen\" alde jardungo dutela azpimarratu zuten. [img]http://www.anboto.org/images/9300/9359/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!