Gaur iluntzean hasiko dituzte San Trokaz jaiak

Anboto 2011ko mai. 12a, 09:18

21:00etan Gerbasekin eta txistulariekin egindako kalejiragaz hasiko dira hilaren 22ra arte iraungo duten jaiak. Txomin Artolak eta Ange Duhaldek zuzenekoa eskainiko dute barikuan.

21:00etan Gerbasekin eta txistulariekin egindako kalejiragaz hasiko dira hilaren 22ra arte iraungo duten jaiak. Gose eta Anje Duhalderen kontzertuak antolatu dituzte, besteak beste Urtero legez, ildo eta kolore guztietako ekitaldien bidez ospatuko dituzte jaiak eta musikalki ere egitarau oparoa antolatu dute: Gose, Esne Beltza, Betagarri, Anje Duhalde eta Txomin Artolaren kontzertuekin gozatu ahalko da. Gosek eta Esne Beltzak maiatzaren 21eko zapatuan eskainiko dute zuzenekoa, 23:30etik aurrera. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia da nabarmendu beharreko beste ikuskizun bat. Jaiak antolatzeko 70.000 euroko diru atala bideratu dute. Jose Luis Navarro alkateak gaur azaldu duenez, kontzertuen egitaraua handitzeaz gain, aurtengo nobedadeen artean, maleta siku tradiziozko ospakizuna berreskuratzea dago: kalean elkartzea, etxean prestatutako janaria dastatzeko. Horretarako, maiatzaren 14an, Ferialeku Plazan aulkiak ipiniko dituzte (euria egiten ba du, elizako atarian). Jai Batzordeak ogia eta ardoa banatuko du. Bestetik, Talde Batuak elkarteak euskal ezkontza antzeztuko du maiatzaren 21ean. Horrez gainera, gaueko antzerkiak ere antolatuko dira, eta, horretarako, maiatzaren 20an Markeliñe taldeak Carbon Club muntaia eskainiko du. Umeek, beren aldetik, haur parkeekin gozatu ahalko dute. Halaber, Gazte talde batek graffiti bat margotuko du Ferialeku plazan. Kirolari dagokionez, pilota partiduak egingo dira trinketean eta frontoian, maiatzaren 13an, 14an eta 22an, eta baita sokatira txapelketa ere, maiatzaren 14an, probalekuan. ASTEBURUKO EKITALDIAK

Maiatzak 12. Eguena

- 21:00: GERBASen kalejira txistulariekin eta Abadiñoko ezpatadantzarien ekitaldia San Trokaz plazan (azken entsegua). Jarraian, kartel lehiaketako sari banaketa.

Maiatzak 13. Barikua

- 17:00: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Probalekuan, 1.saioa. Sarrerak 3 euro Udal Mediatekan, Errota Kultur Etxean eta Larrano tabernan salgai. - 19:00: PRO-AM Desafioa trinketean. - 19:30: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Probalekuan, 2.saioa. Sarrerak 3 euro Udal Mediatekan,Errota Kultur Etxean eta Larrano tabernan salgai. - 23:00: Txomin Artola eta Anje Duhalde Probalekuan.

Maiatzak 14. Zapatua

- 11:30-13:30: Haurrentzako jolastokia Ferialekuan (euria bada, frontoian). - 14:00: Bazkari herrikoia (\"Maleta siku\") Ferialeku plazan (euria bada elizpean). Jai batzordeak ogia eta ardoa emango ditu, eta bestelakoak norberak ekarri beharko ditu. Inskripzioa Udal Mediatekan, euro bat. - 16:30-18:30: Haurrentzako jolastokia Ferialekuan (euria bada, frontoian). - 17:30: Binakako San Trokaz txapelketaren finala trinketean. - 18:00: Sokatira herrikoia probalekuan. - 19:30: San Trokaz txapelketako eskuz binakako pelotako finala frontoian, Abadiñoko herritarrek antolatuta. - 20:00: Parrillada txosna gunean, Txanporta plazan. - 23:00: Ze esatek eta Betagarri txosna gunean, Txanporta plazan.

Maiatzak 15. Domeka, San Trokaz

- 8:00: Txori Kantarien VIII. San Trokaz Txapelketa Zelaietako eskoletan. - 12:00: Meza Nagusia. Ondoren, Abadiñoko ezpatadantzari eta irlanderen dantzaldia San Trokaz plazan. - 17:00: Haurrentzako jolastokia Ferialekuan (euria bada, frontoian). - 19:00: Saltoka erromeria txosna gunean, Txanporta plazan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!