ELA sindikatuak salatu du \'lege iruzurrean\' egiten dituela kontratuak Abadiñoko Udalak eta langileek \"beraien eskubideak betetzeko eskatzen dutenean kaleratu egiten\" dituztela. Oposizioko alderdien jarreragaitik galdetu dute
ELA sindikatuak salatu du \"lege iruzurrean\" egiten dituela kontratuak Abadiñoko Udalak eta langileek \"beraien eskubideak betetzeko eskatzen dutenean kaleratu egiten\" dituztela. Oposizioko alderdien jarreragaitik galdetu dute.
Udalean 38 langile laboral daude, ELAk argitu duenez, eta horietatik lau dira lan taldeko langile finkoak. Iraupen jakineko aldi baterako kontratuak dituzte gainerako 34 beharginek, nabarmendu dutenez.
Aldi baterako kontrataturiko langileok finkoak diren postuetan dihardue\", ELAk dioenez: \"Izan ere, sei hilabetetik sei hilabetera beste langile batez ordezten dituzte, baina postu berdinetan lan egiteko\". Horrela, sindikatuak salatu duenez, lanpostuok Lanpostuen Zerrendan agertzea ekidtu gura du, baita \"dagokion lan-eskaintza publikoaren bitartez, postu horietan diharduten langileak lan taldeko behargin finko bihurtzea\".
Langileen Estatutuaren arabera eta epai ugarien arabera, kontratatzeko modu hori lege iruzurra dela azpimarratu du ELAk, baldin eta kontratazioa \"obra edo zerbitzu jakineko kontratu\" bidez egiten bada, eta finkoak diren postuak edo plantilla finkoko eta iraunkorreko postuak betetzeko bada. Izan ere, horrelako kontratuen bidez enpresaren jarduera orokorraren barruan sartzen ez diren zereginak egin behar dira.
Hala ere, are eta \"arazo larriagoa\" eta \"kezkagarriagoa\" deritzo ELAk Udalari \"legez kontrako kontratazioaren\" berri jakinarazi ostean, horrek \"aldi baterako langileen iruzurrezko egoera zuzendu beharrean, legea (kontratazio-arlokoa) betearazteko eskatu dion langilea kaleratzea, kongtratua amaitu zaiola esanez\".
Orain arte, Udalak langile bi kaleratu ditu \"zegozkien eskubideak betearazteagatik\" ELAko ordezkariek jakin eragin dutenez: \"Horretarako ez dio axolarik izan diru publikoa erabiltzea, kaleratzearen kalte ordaina emateko. Horrela, gainerako langileak beldurtu nahi ditu, prekarietate-baldintza horiek txintik esan gabe onartu ditzaten\".