Jaurlaritzak eraikiko ditu; herrian bizitzea da zozketan parte hartzeko baldintzetako bat
Jaurlaritzak eraikiko ditu; herrian bizitzea da zozketan parte hartzeko baldintzetako bat.
Gaur egun Abadiñon bizi direnek izango dute Eusko Jaurlaritzak Gantza-Zelaieta eremuan eraikiko dituen babes ofizialeko 54 etxebizitzen esleipen-zozketan parte hartzeko aukera.
José Luis Navarro alkateak esandakoaren arabera, Visesa erakunde publikoak eraikiko ditu 54 etxebizitzok. Udalak Eusko Jaurlaritzari saldu dion lursailean eraikiko dituzte etxebizitza berriok.
Udal arduradunek azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzak oraindik ez du zozketa noiz egingo den jakinarazi, baina Jose Luis Navarrok aurreratu duenez, \"udazkenean burutuko dute Gantza-Zelaietakoen zozketa, segurutik\".
Eusko Jaurlaritzak oraingoz zehaztu eta jakinarazi duena zozketa arautuko duen kupo-sistema da: besteak beste, gaur egun herrian bizitzea da baldintzetako bat.