Hauteskunde programaren laburpena aurkeztu du Jose Luis Navarrok

Anboto 2011ko mai. 4a, 08:24

Alderdiaren Erezena kaleko egoitzan eskaini duen prentsaurrekoan aurreratu ditu Jose Luis Navarro Talde Independienteko alkateak bere taldeak Udal eta Foru hauteskundeetan bozketara aurkeztuko duen egitasmo-sorta.

Alderdiaren Erezena kaleko egoitzan eskaini duen prentsaurrekoan aurreratu ditu Jose Luis Navarro Talde Independienteko alkateak bere taldeak Udal eta Foru hauteskundeetan bozketara aurkeztuko duen egitasmo-sorta. Laister abadiñar guztiek etxean jasoko duten Abadiñoko Independienteak taldearen hauteskunde programan \"herria hobetzeko 70 proiektu zehatz\" jasotzen direla azpimarratu du Jose Luis Navarro zerrendaburuak. Besteak beste, \"jubilatuendako odontologia zerbitzua martxan jartzea, eta gazteei alternatibak eskaintzea helburu hartuko duen Gazteria Batzordea bat eratzea Udalean\" dira etorkizunari begirako Abadiñoko Independienteen apustu nagusiak. Hirigintzari dagokionean Abadiñoko Independienteak taldeak maiatzaren 22tik aurrera garatu gura dituen egitasmoen artean, \"Zelaieta auzoaren birmoldaketa urbanistiko integrala\" eta Muntsaratz eta Traña-Matiena auzoetan \"hobekuntzarako obra inportanteak\", daudela azaldu du Jose Luis Navarrok. Herritarrek etxeetan jasoko duten Abadiñoko Independienteak taldearen herri programan jasotzen denez, eta alkateak nabarmendu duenez, \"herriko adineko biztanleek, gazteek eta emakumeek jasoko dute Abadoñoko Independienteak taldearen proiektu hauetatik onurarik gehien\". Epe ertain eta luzera begira, etxebizitza berrien eraikuntzaren ondorioz herria hazi egingo dela, eta batez ere \"osasunagaz eta hezkuntzagaz harremana daukaten beharrak asko gehituko direla\" jasotzen duen azterketari erreferentzia egin dio agerraldiak Jose Luis Navarro alkateak; behar horiekin loturiko hainbat puntu jasotzen ditu Talde Independienteak aurkeztu duen hauteskundeetarako programak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!