Ertzaintzak hiru lagun atxilotu zituen, atzo, arma zuriagaz mehatxatu eta ibilgailu baten kalteak eragiteagatik Abadiñon. Hainbat lagun tartean zirela borroka bategaitik deitu zieten ertzainei 20:00ak inguruan
Ertzaintzak hiru lagun atxilotu zituen, atzo, arma zuriagaz mehatxatu eta ibilgailu baten kalteak eragiteagatik Abadiñon. Hainbat lagun tartean zirela borroka bategaitik deitu zieten ertzainei 20:00ak inguruan.
Bertaratzean kalte \"garrantzitsuak\" zituen furgoneta bat ikusi zuen ertzainen patruilak. Barruan zeuden lagun bi identifikatu zituzten eta horiek ertzainei jakin eragin zietenez, ibilgailuak zituen kalteak aizkora bat eta burdinezko barra bat zeroaten beste pertsona bik eragindakoak ziren. Izandako eztabaida baten haritik izan ziren gertakariok.
Ustez kalteak eragindako pertsonekin hartu-emanean jarrita, Ertzaintzak argitu zuten, \"ematen zuenez furgonetaren jabeak labana bategaz mehatxatu ondoren sortu zen liskarra\". Ibilgailua kolpatuz erantzun zuten azken horiek. Ertzaintzak jakin eragin duenez, \"jagoken egiaztapenak\" egin ondoreb, arma zuriagaz mehatxu egindakoa atxilotu zuen Ertzaintzak; 42 urtekoa. Baita ibilgailuari kalteak sortutako pertsona biak, 22 eta 44 urtekoak. Ertzaintzaren komisaldegira eroan zituzten hirurak,.