Ondarroan ospatuko den Ibilaldira joateko autobusa

Anboto 2011ko mai. 8a, 08:17

Maiatzaren 29an, Ondarroan ospatuko den Bizkaiko ikastolen jaira joateko autobusa antolatu du Udalak. Maiatzaren 17a baino lehen eman behar da izena

Maiatzaren 29an, Ondarroan ospatuko den Bizkaiko ikastolen jaira joateko autobusa antolatu du Udalak. Maiatzaren 17a baino lehen eman behar da izena. Hala ere, autobusak jartzeko gutxienez 20 lagunek eman behar dute izena. Halaxe jakin eragin dute udal arduradunek. Izena emateko Errota kultur etxera edo Udal Mediatekara jo daiteke. Euro bi ordaindu beharko dituzte abadiñarrek; gainontzekoek bost euro. Txanporta plazan (Zelaieta) eta Traña-Matienako autobus geltokian geldituko da autobusa 09:00etan Ondarroara joateko. Buelta, 19:00etan egingo dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!