Trañako zubian elkartuko dira lagun koadrilak, 19:00etan,eta ondoren, 20:00ak bueltan Donien Atxa igoko dute. Sanprudentzioek jai giroz bustiko dituzte Traña-Matienako kaleak gaur hasi eta maiatzaren 8a bitartean
Trañako zubian elkartuko dira lagun koadrilak, 19:00etan,eta ondoren, 20:00ak bueltan Donien Atxa igoko dute. Sanprudentzioek jai giroz bustiko dituzte Traña-Matienako kaleak gaur hasi eta maiatzaren 8a bitartean.
Zo zongo txarangaren doinuekin iragarriko dute, gaur, San Prudentzio Egunaren etorrera,eta Iluntze dantza taldeak ere eskainiko du saioa. Ondoren, urteko lagun ospetsuena saritzeko ekitaldia izango da. [imgd]http://www.anboto.org/images/9200/9238/2.jpg[/imgd]
Bihar, apirilaren 28a, da egun handia Traña-Matienan; aurten, umeentzako apartekoa gainera. Izan ere, goizetik iluntzera arte kalejira, jolasak, graffiti tailerra eta musika jaialdia prestatu dituzte antolatzaileek. Dena den, biharamunean, betiko jokoak ikasi eta jolasteko aukera izango dute gaztetxoenek, eta,maiatzaren 1ean, eguerdian, umeentzako ipuin lehiaketa izango da Traña plazan.
Txosnagunearen apostua
Txosnaguneak ere apostu berezia egin gura izan du aurten. Horretara, 22:00etan beharrean, 20:00etan, zabalduko dituzte txosnak apirilak 29an, 30ean eta maiatzaren 7an, eta, parrillada eta kontzertua antolatu dituzte iluntzeko giroa alaitzeko: Doctor\'s Klub eta beste talde bat arituko dira, 30ean.
Azaldu dutenez, ekimenak harrera ona izanez gero, datozen urteetan arratsaldeko giroa sendotu asmotan lanean hasiko dira txosnak, \"egitarau zabal eta parte hartzailea antolatzeko\".
Iaz, berriro ekin zioten auzokoek jaiak antolatzeari eta, aurten, apostu horri eutsi diote. Orotariko eskaintza batzen du egitarauak, hala ere, euskal giroko musikari indar berezia eman gura izan diote, azaldu dutenez. Urtez urte bere lekuan mantendu duen bertso saio arrakastatsuak ere ez du hutsik egingo: Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Gregorio Larrañaga \'Mañukorta\' eta Jone Uriak jardungo dute, apirilaren 30ean. Egun horretan, hainbat lagun batu ohi dituzten paella eta tortilla txapelketak ere izango dira. Mozorro Eguna ospatuko dute, berriz, maiatzaren 7an (sari banaketa gauerdian egingo dute).
Musika aukera zabala
Zuzeneko musika eskaintza aberatsa dakarre sanprudentzioek. Horretara, barikuan, apirilaren 29an, Pixontxis elorriarrek eta Gozategi gipuzkoarrek mugiaraziko dituzte bertaratutakoak. Umorez beteriko rock eta punk doinuak ekarriko dituzte lehenengoek 23:00etan hasioko den emanaldian; Gozategik, berriz, iaz kaleratutako Bizi-bizirik diskoko kanta berriak eta taldearen abesti ezagunenak eskainiko dituzte. [imgd]http://www.anboto.org/images/9200/9238/1.jpg[/imgd]
Traña-Matiena Electronic Open Air musika jaialdia antolatu dute, zapaturako, apirilak 30erako: Ruben Costas, Iker Undersound, Txus eta Aitor Pintado jartzaileek jardungo dute gauerdia pasata. Maiatzaren lehenengo eguerdia girotzen bestalde, Jaizale Durangaldeko txistuzale elkarteak eta Done Zezili abesbatzak arituko dira.
Maiatzaren 6an, Hesian eta Trikizio izango ditugu Traña-Matienan, eta, 7an, Hechizo, Pedrá eta A Pelo y Tú. Hienas rellenas antzezlanak, graffiti erakustaldiak eta dantza emanaldiak osatzen dute, besteak beste, kultur eskaintza.
Kirolaz gozatzeko aukera
Aurtengo sanprudentzioetako nobedade nagusia Bidezabal atletismo taldeak antolatuko duen I. San Prudentzio Hiri Milia izango da. Maiatzaren 7an izango da hitzordua, 16:30ean. Mozorro eguna ere bada hori eta hainbat kirol jarduera batu dituzte egun horretarako: quad-ak, areto futbol eta saskibaloi partidak eta San Prudentzio txapelketako finalak, adibidez. Asteburu honetarako ere areto futbol partiduak (apirilak 30) eta herri kirol erakustaldia (maiatzaren 1ean) ere izango dira.