Legegintzaldiko azkenengo ohiko udal bilkura izan denean, galdera eta eskarien tartean, Ezker Abertzaleak mahaigaineratutako galdera batek ekarri du eztabaida: \"Zer gertatzen da udalaren kontratazioekin?\" galdera zuzendu zion Igor Arkarazok Jose Luis Navarro alkateari.
Legegintzaldiko azkenengo ohiko udal bilkura izan denean, galdera eta eskarien tartean, Ezker Abertzaleak mahaigaineratutako galdera batek ekarri du eztabaida: \"Zer gertatzen da udalaren kontratazioekin?\" galdera zuzendu dio Igor Arkarazok Jose Luis Navarro alkateari.
Gobernu taldearen udala kudeatzeko modua salatuz hasi zuen Arkarazok hizketaldia, eta ondoren eskainiko zituen datuak udaletik kanpo jaso zituela azpimarratu zuen: alkateak ez dizkiola oposioari jakinarazi. \"Udaleko langileren batek denuntziatu al du udala?\" galdetu dio Arkarazok, eta baietz, udalaren kontrako hiru denuntzia indarrean daudela erantzun zuen Navarrok.
Udaleko langileen artean bere \"gustuaren araberako\" bereizketak egitea egotzi zion Arkarazok alkateari: \"kontratua bukatzean langile batzuk kaleratu egiten ditu, eta beste batzuei mugabako kontratuak egiten dizkie\". Aurreko legegintzaldian, Talde Independientea oposizioan zegoela, orain berak egiten duen horrexegatik denuntziatu zuela alkate-ohia aurpegiratu zion Arkarazok Talde Independienteko Jose Luis Navarro alkateari. Ekainetik, udaleko lan-postuak betetzeko martxan dituzten lan-poltsak legez baliatu ditzala eskatu zion Ezker Abertzaleak alkateari.
\"Irregulartasunen bat burutu dudala uste baduzu, denuntziatu ezazu behingoz\", erantzun zion alkateak Ezker Abertzaleko zinegotziari. Ika-mikaren erdian, Ezker Abertzaleko zinegotziaren errespetu bako berbakera salatu, plenoa bertan behera utzi eta aretotik alde egin zuen Jose Luis Navarro alkateak.