Emakumeentzako batukada tailerra antolatu du Udalak, musikaren bitartez emakumeei \"espazio publikoa hartzeko\" baliabideak eskainitzeko helburuz.
Emakumeentzako batukada tailerra antolatu du Udalak, musikaren bitartez emakumeei \"espazio publikoa hartzeko\" baliabideak eskainitzeko helburuz.
Perkusio instrumentuen eta afrokaribear musikaren bitartez emakumeak \"espazio publikoa hartzeko\" baliabideak garatu ditzateladu ekimenak helburu: \"Euren ahalmenak eta gizartea aldatzeko duten gaitasuna ezagutu eta konfidantza har dezatela\", azaldu du Argi Abad Berdintasuneko zinegotziak direla tailerra martxan jartzera eraman dituen asmoak.
Maiatzaren 9tik ekainaren 28ra izango da ikastaroa, Zelaietako herri eskolan, 18:30etik 20:30era. Eskolak amaituta emakumeek hala nahi badute tailer berria antolatuko dute urrian, udal arduradunek jakin eragin dutenez. \"Ideia da emakumeengan musika mota hau jotzeko zaletasuna piztea, eta, hala nahi badute, batukada taldea sortu eta musika emanaldiak egitea\", diote.
Tailerrean izen emateko azken eguna apirilaren 29 izango da, eta, horretarako, Errota Kultur Etxera eta Udal Mediatekara jo beharko da; abadiñarrek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta bertan bizi ez direnek, berriz, 30 euro.