Udal informazioa zabaltzeko sare sozialak erabiltzen hasi dira

Anboto 2011ko api. 26a, 10:25

Herriko jarduerak gazteengana hurbildu guran \'facebook\' eta \'twitter\' sare sozialak erabiltzen hasi da Udala, Jose Luis Navarro alkateak jakitera eman duenez

Herriko jarduerak gazteengana hurbildu guran \'facebook\' eta \'twitter\' sare sozialak erabiltzen hasi da Udala, Jose Luis Navarro alkateak jakitera eman duenez. Interneteko sare bi horietan lau gune zabaldu ditu Abadiñoko Udalak, Alkatetza, Berdintasuna, Euskara eta Kultura sailetik egiten diren jarduerak ezagutarazteko (lehiaketak, tailerrak,hitzaldiak,hirigintza egitasmoak edota udal planak, adibidez). Informazio guztia euskaraz eta gazteleraz zabaltzen dute eta internautek euren iritzia eman edo iradokizunak agertu ditzakete. Gazteek baliabide horiek erabiltzera bultzatze aldera gymkhana ere antolatuko du Udalak, azaldu dutenez. Galderak egingo dituzte, euskaraz, Abadiño eta Durangaldeari buruz. Azaldu dutenez, Udalaren informazioa ezagutarazteko sare sozialak erabiltzeko ekimena Udalak bultzatutako plan zabalago baten barruan sartuta dago, eta bertako jarduerak herritarrengana hurbiltzea da helburua. Sare sozial bietan sartzen den informazioa Abadiñoko Udalaren orrian zintzilikatzen da. Bestalde, astero ia 700 laguni posta elektronikoz bidaltzen zaien udal-aldizkarian ere sartzen da; aldizkaria jaso ahal izateko, aurrez, Udalaren webgunean izena eman behar da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!